Gaur gaueko 8:30-tan Donostin, Leize Gorria pub-ean, gure bi ikasle, la Pua de Oro gitarra txapelketa ospetsuan parte hartu dute. Semifinalak ziren gaurkoak, eta hau idazten ari naizen bitartean, txapelketa bukatu gabe dago.Laister jakingo dugu zein diren finalistak. Erik eta Alex-ek oso aktuazio ona egin dute beraien taldekideen laguntzarekin, eta ez litzateke harritzekoa finaletara pasatzea. Azpian ikusi dezakezu emanaldiaren zatitxo bat.
Lebitazioa sortzeko kontrako indarra eragin bhear da. Horretarako polo berdineko imanak bata bestearen aurrean jarriz gero aldentzen saituko dira. Praktika hau egiteko Geomag imanak, CD bat eta Cd-ak gordetzeko kaja bat erabiltzen dira. Kasu honetan alderdi bakoitzean 12 iman jarri dira.
Hemen gaude berriz ere. Oraingo honetan DBH1B koen proiektuak erakutsiko dizkizuet. Arrapala bat egin behar zuten eta ikusiko dezuten bezela imaginazioa izan dute, eta argi dago gustora ibili direla proiektua eraikitzen eta beraien emaitzataz disfrutatzen.
Teknologiaz aparte interesgarria den zerbaitetaz enteratzen geranean, jakin araziko dizuegu. Oraingo honetan kontatu nahi dizuedana On Bosko astean musika aktuazio mundiala izango degula. Musikari ezagun batekin hitzegin det eta bere agendan nola tokatzen den harabera gure artean izango da bere gitarra akustikoarekin. Berarekin batera abeslari ezagun bat izango da.
1. ebaluaketan 3.DBH-n zaldiko madiko bat eraikitzen dute tailerreko proiektu gisa. Zailtasun nagusia noriaren abiadura moteltzea da, lortzen ditugun motorrak oso azkarrak direlako. Bideotan ikusi dezakegun bezela polea sistemen bitartez ondo lortu dute ikasleek helburu hau. Etorkizuneko ingeniariak ditugu gure klaseetan.
Kurtso berri hontan blog hau hasi dugu, gure Teknologiako klasetan egiten ditugunak kontatzeko. Hemendik aurrera bideoak konpartituko ditugu zuekin. Espero dugu gustatzea.