Páginas

viernes, 18 de marzo de 2011

DBH1 Zubi Altxagarria

1. DBH-koek ebaluaketa honetan zubi altxagarriak egin dituzte. Hemen dituzue beraiek egindako proiektuen bideo batzuk.

sábado, 29 de enero de 2011

Bateria bat limoiekin

Azken aste hauetan energia elektrikoa nola sortzen den ikasten gaude DBH3-n. Energia elektrikoarekin erlazionatuta dauden experimentu desberdinak ikusi ditugu, elektrizitatea ezagutu zen garaietan aurkitu zirenak, karga elektrostatikoa, energia elektrikoa nola sortzen den, e.a. Horrekin erlazionatuta bateria batek nola lan egiten duen ikasi dugu eta limoi batzuen bitartez nola egin dezakegun bateria bat. Ikasleek experimentu hauek etxean ere egin dituzte ikusi dezakezuen bezela.

domingo, 16 de enero de 2011

Erik Rodrigues Urrezko Pua Gitarra Txapelketan bigarren

Aurreko batetan kontatu nizuen Erik Rodrigues, Salesianotako ikaslea, Urrezko Pua Gitar txapelketako finalera iritsi zela. Finala Urtarrilak 14 Ostiralean izan zen, Egiako Gasteeszena Kultur Aretoan. Finalean 10 gitarristak parte hartu zuten, zein baino zein trebeagoa. Gure Erik-ek izugarrizko saioa egin zuen. Steve Vai gitarristaren abesti ezagun bat jo zuen. Bideo honetan ikusi dezakezue bere emanaldia. Zorionak Erik-eri bere bigarren lekuagatik!!