Hemen gaude berriz ere. Oraingo honetan DBH1B koen proiektuak erakutsiko dizkizuet. Arrapala bat egin behar zuten eta ikusiko dezuten bezela imaginazioa izan dute, eta argi dago gustora ibili direla proiektua eraikitzen eta beraien emaitzataz disfrutatzen.
Teknologiaz aparte interesgarria den zerbaitetaz enteratzen geranean, jakin araziko dizuegu. Oraingo honetan kontatu nahi dizuedana On Bosko astean musika aktuazio mundiala izango degula. Musikari ezagun batekin hitzegin det eta bere agendan nola tokatzen den harabera gure artean izango da bere gitarra akustikoarekin. Berarekin batera abeslari ezagun bat izango da.
1. ebaluaketan 3.DBH-n zaldiko madiko bat eraikitzen dute tailerreko proiektu gisa. Zailtasun nagusia noriaren abiadura moteltzea da, lortzen ditugun motorrak oso azkarrak direlako. Bideotan ikusi dezakegun bezela polea sistemen bitartez ondo lortu dute ikasleek helburu hau. Etorkizuneko ingeniariak ditugu gure klaseetan.